2009-07-29

Txipiroiak saltsa beltzean

Bihar, uztailak 30 hasiko dira festak, eta abuztuaren 2an bukatuko dira. Familiarekin ibiliko gara gehienbat eta zerbait bazkaldu eta afaldu behar izaten dugu. Denon artean prestatzen ditugu jakiak eta ondo konpontzen gara.
Atzo prestatu nituen txipiroiak saltsa beltzean. Oraingoan txipiroi handiak erosi nituen, eta eltze azkarrean prestatu, zeren txikiak erosi eta banan-banan betetzeko denborarik (eta gogorik) ez nuen.

Ona hemen erabili beharreko osagaiak:

                   

Olioa, pare bat tipula, 4 ogi zati txiki (bezperakoak izatea berdin da), gatza, txipiroiak (3 handi kasu honetan) eta tinta piskat (txipiroiek baldin badute, berau aprobetxatu, goxoago ateratzen dira).

Nola egin ditut:
Lehenengo eltzean olioa jarri eta ogi puskak frijitu eta geroxeago erabiltzeko gorde.
Ondoren, tipulak txikitu juliana erara eta oliotan biguntzen jarri.
Tipula biguntzen ari den bitartean garbitzen ditut nik txipiroiak (denbora aprobetxatzeko...). Garbitzerakoan daukaten tinta kendu eta gorde katilu txiki batean, gero erabiltzeko. Edukiko ez balute poltsatakoa erabiliko genuke.

Puska handitan moztu txipiroi garbituak eta eltzera bota tipula bigunduaren gainera.

                         

Gatza bota eta itxi eltzea eta sutan jarri.
15 minutu pasatakoan ireki eltzea eta atera puska handiak plater batera. Tipula eltzean gelditzen zaigu oraindik, eta bertara botako dugu txipiroien tinta. 10 minututan eduki sutan, pegatu ez dadin kontuz ibili, eta ondoren bota tipula guztia tintarekin eta lehen frijitutako ogi puskekin ontzi batera, bertan irabiagailuarekin (batidorarekin) dena xehe-xehe egiteko.


Gelditzen zaigun bakarra txipiroiak eta saltsa xehetua bateratzea da. Nik lehen egindako puskak gehiago txikitzen ditut, hala gustatzen zaidalako, baina bakoitzaren gustoaren arabera gelditzen da hori.
Saltsari pipermin txiki bat sartuz gero beste "punttu" bat ematen zaio.

Eta hemen dago emaitza:


Orain izozkailuan dago.

On egin!!

2009-07-27

San Inazioak

Badatoz San Inazioak. Udako festa politenetakoak niretzat. Ez dugu gauza handirik egiten: familiarekin bazkaldu, aurretik marianito bat edo beste hartu ahal bada, arratsaldean "tio vivo"ak bisitatu txikiekin, su festak ikusi gauean, eta aspaldi, aspaldi, parranda egiten genuen.
Badaezpada ere, norbaitek ezagutzen ez badu ere, hemen jartzen dut San Inazioren Martxaren partitura. Euskaraz eta erderaz dago letra, eta entzun nahi baduzue youtuben agertzen dira bideo batzuk berau kantatuz, guztiak erderaz topatu ditut ordea tamalez.


Eta hemen, bideo bat Donostiako San Ignacio ikastetxeko ikasleek tanborradan kantua jotzen ikusteko:

Hurrengorarte...

Eguna pasatzera familiarekin!!!

Aspalditik gustoko dudan ekintza egin genuen igandean, bazkaria eta beste zenbait gauza hartu, eta mendira joan ginen familian eguna pasatzera. Aukeratzen hasita ondo aukeratu ere, termometroak 40ºC inguru markatu zuten eguna aukeratu genuen, eta oso ondo pasatu genuen gainera.
Aralarko San Migelen ingurura joan ginen.

Han egon ginen pagopean, freskura hartuaz, gure moduko beste "mendizale" batzuk inguruan genituela. Garai batean gurasoekin joaten ginen bezalaxe joan ginen: entsalada prestatzeko gai batzuk hartuta, patata tortila eta oilaskoa jateko, sagardoa, ardoa eta ura erateko, fruta postrerako (gazta ahaztu zitzaidan eramatea) eta aldizkaria eta kartak denbora pasarako.







Eskubian duzuen paisaia ikusten nuen bazkal ondoren toailan etzanda nengoela.


Han geundela ez ginen konturatu nolako beroa egiten ari zuen egun hartan.

2009-05-05

ENTSALADA AZKARRA

Askotan bezala, afaria jartzeko denbora gutxi nuen atzo, eta etxean dagoenarekin zerbait egin behar.
Hozkailua ireki eta bertan zegoenarekin entsaladatxo hau prestatu nuen, eta oso goxoa atera zitzaidan.

Erabilitako osagaiak:

Bezperako marrakoiak (sobrak)
Letxuga orri batzuk
Tomate bat
Idiazabal jatorriko gazta zati bat
Saltxitxoia
Oliba olioa
Gatz apur bat
Sagar ozpina (edo gustokoena duzuena)


Dena jarri ontzi batean, ondoren bota olioa, gatza eta sagar ozpina, eta ON EGIN !!!

2009-04-30

ANANAZKO TARTA


Eta hemen, azkenean, egindako postrea.

Erabili ditudan osagaiak hauek dira:
Anana lata bat (nik bere zukuan enbasatutakoa aukeratu dut, azukre gehiagorik gabekoa)
Esnegain lata bat
Ananazko 4 yogur
Azukrea, 4 goilarakada
Sobaoak (erabiliko duzuen moldearen arabera, gutxi gora behera 15)
Gelatina neutrozko sobre bat




Erabili behar duguan moldearen barrua forratu behar da erditik ebakiko ditugun sobaoekin (altura gutxitzeko).






Ontzi luze batean 4 yogurrak batitu eta gelatinazko sobrearekin nahaztu.
Beste ontzi batean esnegaina eta azukrea batitu esnegaina arrotu arte.










Nahastu yogurra eta esnagaina, eta ondoren bota sobaoen gainera.





Gorde ontzia hozgailuan eta pare bat ordu pasa ondoren, gogortzen ari denean, dotoretu latako anana puskekin. Hurrengo egunean hobea egongo da, fresko freskoa.

Edonori gustatzeko modukoa, eta egiteko erraz-erraza...

EGUNERORAKO BARAZKI MENESTRA

Era askotara egin daiteke barazki menestra, nahi duzun adina konplikatu daiteke, baina gaurkoan, denbora gutxi dudanez, dendetan saltzen duten poltsa konjelatu horietako batekin egin dut eltze azkarrean. Azkarra, goxoa eta osasuntsua.
Goxoagoa ateratzeko nik patata pare bat botatzen diot, baina bota gabe ere ez da txarra ateratzen.

Erabili ditudan osagaiak:

Poltsa bat menestra konjelatu
Tipula erdi bat
Patata pare bat
Olio piskat
Gatz apur bat



Eltzea jarri sutan olioa berotzeko. Bertara bota tipula txiki-txiki eginda. Tipula bigundu bitarten patatak zuritu eta puskatan ebaki.Tipula bigundu ondoren, bota eltzera barazkiak zuzenean poltsatik (deskonjelatu gabe), patata puskak eta gatza. Buelta batzuk eman ondoren basokada bat ur bota gainera eta tapatu eltzea. 20 minutu pasa ondoren eginda dago.




Hurrengo batean, denbora gehiago dudanean, menestra dotoreago bat egingo det.
Gaurkoz, on egin...

2009-04-29

HARAGI GISATUA

Haragi gisatua egiteko erabili ditudan osagaiak (2-3 pertsonentzako):

1/2kg txekor haragi
Tipula 1
Azenario 1
Ardo txuria edo beltza - baso erdi bat
Gatz apur bat
Irin apur bat
Olio apur bat
Patata bat

Nik guztia eltze azkarrean egiten dut. Lehenengo haragia (puzka txikitan dagoena) ondo gatzatu eta irinetan pasa ondoren, oliotan ondo frijitu, tostatu arte.





Haragia kendu eltzetik eta bertan, behar baldin bada olio gehiago bota ondoren, jarri potxatzen tipula eta azenarioa.
Barazkiak ondo bigunduta daudenean, bertara bota berriro aragia.






2 kutxarakada irin botako dizkiogu gainera, eta buelta batzuk eman ondoren ardoa botako diogu gainera. Buelta batzuk eman ondoren, basokada bat ur botako diogu (gehiago behar badu, bota lasai, hau gutxi gora behera egiten dut).
Eltzea tapatuko dugu ondo bere taparekin eta 20 minutu edukiko dugu sutan.




Bitartean, patata zuritu eta puska txikitan txikituko dugu. Jarri ontzi batean ur piska batekin eta mikrouhinera sartu 5 minutu. Ateratakoan bigunduta egon behar dute, bestela, beste piskatean sartu.



Eltzearen 20 minutuak pasatakoan, errespetatuz eltzea irekitzeko bete beharrekoak, ireki eltzea eta atera platera batera aragi puskak. Barazkiak "pasapures" batean pasa saltsa egiteko.





Bota eltzera saltsa hau, aragi puskak eta patata egosiak, eta ON EGIN.

SARRERAKOA



Nahiz eta gaur egun lan erremuneratu batean ez ibili, egunero egiten ditut lantxo asko. Horietako batzuk erakusteko, eta neure buruari ere ikus arazteko asmotan sortu dut blog hau.

Gaur, adibidez, sukaldaritzari ohi baino denbora gehiago eskaini diot. Bazkaltzeko atzoko sobrekin nahikoa nuen (nere txikiaren purea kontutan hartu gabe), baina afaltzeko, zerbait berezia egitea otu zait. Nere bihotzeko azukre koxkorrak (senarrak noski) hainbeste eta gehiago merezi baitu.

Hala, afaltzeko menu hau prestatu dut: menestra, haragi gisatua, eta postrerako, piña tarta freskoa.

Nere txikia siestan zegoen bitartean egin ditut hirurak (eskerrak 2 orduko siestak egiten dizkidan). Geroxeago adieraziko dut nola egin ditudan, orain txikiak nere behara baitu.
Txao...