2015-10-09

Nugget-ak




Etxekoak ez gara kaleko hanburgeserira joan zaleak. Noiz edo noiz egin izan dugu, eta ez gara gustora ateratzen. Askoz gustorago ateratzen gara Donostian dagoen betiko Juantxo tabernako edozein bokata janda.

Hala ere Lasrecetillasdeisa.blogspot.com blogean topatu nuen oilasko nuggetak egiteko errezetak atentzioa eman zidan, alde batetik erraza delako eta bestetik koipe gutxi daramatzatelako.

Probatu nuen errezeta etxean egiten eta izugarri gustatu zitzaien nire etxekoei, eta niri ere bai noski.

Hala ere, bere errezeta birmoldatu egin nuen. Izan ere, berak ogia eta esnea erabiltzen ditu nuggetak egiteko eta nik hori ez dut oso gustokoa.

Hona hemen nik erabiltzen dudan errezeta.

Osagaiak:

- 2 oilasko bularki txikituta
- 1 arraultza
- 2 goilarakada gazta birrindua
- Gatz apur bat
- Artozko zerealak (popcorn arruntak)

Hasteko oilasko haragia nahastu ondo arraultza, gazta eta gatzarekin.

Hurrengo pausoa artozko zerealak birrintzea da. Horretarako konjelazio poltsa batean jarri eta platera batekin zapalduz birrinduko ditugu, baina ez gehiegi xeetu.

Labea piztuko dugu 200ºCtan berotzen jarriaz.

Labeko bandeja bat hartu, eta laberako paper berezia jarriko dugu bertan.

Nahasketa egina dagoenean, plater batean jarri arto-zerealak birrinduta. Bi goilara erabiliz, hartu haragiaren nahasketaren zati bat eta errebozatu zerealekin. Ez du irin edo arraultza gehiagoren beharrik, nahasketa oso buztia baita.

Errebozatutako nugget bakoitza bandejan jartzen joango gara egin ahala, eta bandeja beteta dagoenean labean sartu 180ºCtara 5 minutu alde batera eginez, eta ondoren, buelta eman beste 5minutu.

Ikusiko duzue zein goxoak, xamurrak baina ez legorrak dauden!!

On egin!!

Teresa tarta






Izenean tarta hitza agertu arren, ez da postre baterako tarta. Lehenengo plater gisa jar daiteke oraingo hau, edo plater bakar gisa.

Denetik du: barazkiak, proteinak eta hojaldrearen bidez karbohidratoak.

Alberjiniak erabiliz gure etxean gustora jaten den platera da.















Osagaiak (lau lagunentzako):

- 1 alberjinia

- Tomate bat

- hostore (hojaldre) borobil plaka bat

- gazta birrindu poltsatxo bat 125gr nahikoa izango dugu

- 5 goilarakada oliba olio

- gatz pittin bat



Hasteko, alberjinia zuritu eta laukitxoetan ebakiko dugu. Ondoren, platera zabal batean paperezko ezpainzapi bat zabaldu eta bertan jarri alberjinia zatiak ura bota bitartean, ordu erdi batean. Errazago egiteko gatz apur bat bota alberjiniari.
Tomatea ondo garbitu ondoren, zatitu egingo dugu eta beste paperezko ezpainzapi batean edo pasadore batean jarriko ditugu zati horiek ura gal dezaten.


Alberjiniak ura bota ondoren, sartagina jarriko dugu sutan oliba olioaz. Berotutakoan alberjinia suerreko dugu guztia bigunduta gelditu arte. Pauso hau egitean oso garrantzitsua da goilara handi baten bidez mugitzen joatea, ez dadin erre. Eta une honetan labea piztu dezakegu 180ºC-tan berotzen.

Bigunduta daukagunean, bi arraultzak irabiatuko ditugu eta gaztarekin batera sartaginera botako ditugu, orain ere goilara handi batez gelditu gabe mugituz.

Ondorengo argazkian dago pauso honen emaitza:


Sartagikoa prest dagoenean, laberako balio digun ontzi zabal batean gure hostorea zabalduko dugu. Nik, berak dakarren papera ez dut kentzen. Honela ez da ontzira pegatzen.


Hostorearen gainean jarriko dugu sartagian egin dugun nahasketa, eta inguru guztian txukun-txukun zabalduko ditugu tomatearen zatiak.



Prest dago labean sartzeko. 180ºC-tan 20 minutu sartuko dugu. Eta hau da gure Teresa Tarta:


On egin!!

2015-10-08

Etxeko tomate saltsa goxoa

Iraila izaten da "pera"  moduko tomate goxoa modu merkean topatzeko fruta dendetan.
Forma luzexka izaten du eta barrua bete-betea. Etxean tomate-saltsa egiteko erabili izan ditu gure amak, eta neuk ere hala egiten dut.
Gorriak eta gogor antzekoak aukeratu behar dira, ez bigunegiak behintzat.
Beste mota bateko tomateak izanez gero ere berdin egin daiteke etxeko tomate-saltsa.



Oso erraza da prozesua.

Behar diren osagaiak:

- "Pera" tomatea (edo beste mota batekoa) 1,5 kg

- Tipula bat

- Oliba olioa 5 goilarakada

- Goilarakada bat azukre

- Goilaratxo bat gatz

Lehenengo tomate guztiak ondo garbitu behar dira uretan. Ondoren, zatitu egingo ditugu, bakoitza 4 edo 5 zatitan. Hurrengo pausoa heltze batean sutan jartzea da, tapatuta.
20 bat minutu beharko ditu tomateak bigundu eta barruan duen ura botatzeko.
Tomatea bigunduta dagoela ikusitakoan, eta heltzean ur asko dagoela konturatutakoan, pasadore batekin ura ontzi batera pasako dugu, eta tomatea beste batera.
Urik gabeko tomate hau birrindu egingo dugu gure amak beti "pasapure" deitu izan dion tresnarekin.
Tomate saltsaren osagai nagusia prest dugu, baina gozatzea falta zaigu.
Heltze batean jarriko dugu olioa sutan, eta bertara botako dugu tipula txikituta.
Tipula bigundu eta tostatuta dagoenean bertara botako dugu tomate purea, eta gatza eta azukrea erantsiko dizkiogu.
10 minutu utziko dugu guztia egozten, eta ondoren batidorarekin guzita birrindu egingo dugu.
Prest dago etxeko tomate-saltsa.

Nahi izanez gero, boteilaratu ere egin daiteke. Hala egin dut nik.


On egin!

2015-10-07

Kalabaza krema

Sarritan, bazkaltzeko edo afaltzeko, kalabaza krema egiten dugu. Erraza da eta oso goxoa.

Behar direnak:
- Kalabaza 1kg
- Patatak    750 gr
- Oliba olioa  5 kutxarakada
- 300 ml ur
- Gatz pittin bat
 - Aukerazkoa da gaztatxo zati pare bat (La vaca que ríe, edo El Caserío antzekoak)
Nola egiten da:

Kalabaza eta patatak zuritu, zati txikitan ebaki eta uretan garbitu.
Oliba olioa jarri sutan eta beroa dagoenean bertara bota kalabaza eta patata. Erregosi ondo bertan, eta ondoren ura bota. Gatza bota eta lapiko azkarraren tapa jarri. 20 bat minututan prest dago.



Eltzea hoztutakoan, tapa kendu eta batidorarekin ondo egin krema.

Gusto berezia ematen dio 2 edo 3 gaztatxo erantsitzeak.

On egin!