2015-10-09

Teresa tarta






Izenean tarta hitza agertu arren, ez da postre baterako tarta. Lehenengo plater gisa jar daiteke oraingo hau, edo plater bakar gisa.

Denetik du: barazkiak, proteinak eta hojaldrearen bidez karbohidratoak.

Alberjiniak erabiliz gure etxean gustora jaten den platera da.















Osagaiak (lau lagunentzako):

- 1 alberjinia

- Tomate bat

- hostore (hojaldre) borobil plaka bat

- gazta birrindu poltsatxo bat 125gr nahikoa izango dugu

- 5 goilarakada oliba olio

- gatz pittin bat



Hasteko, alberjinia zuritu eta laukitxoetan ebakiko dugu. Ondoren, platera zabal batean paperezko ezpainzapi bat zabaldu eta bertan jarri alberjinia zatiak ura bota bitartean, ordu erdi batean. Errazago egiteko gatz apur bat bota alberjiniari.
Tomatea ondo garbitu ondoren, zatitu egingo dugu eta beste paperezko ezpainzapi batean edo pasadore batean jarriko ditugu zati horiek ura gal dezaten.


Alberjiniak ura bota ondoren, sartagina jarriko dugu sutan oliba olioaz. Berotutakoan alberjinia suerreko dugu guztia bigunduta gelditu arte. Pauso hau egitean oso garrantzitsua da goilara handi baten bidez mugitzen joatea, ez dadin erre. Eta une honetan labea piztu dezakegu 180ºC-tan berotzen.

Bigunduta daukagunean, bi arraultzak irabiatuko ditugu eta gaztarekin batera sartaginera botako ditugu, orain ere goilara handi batez gelditu gabe mugituz.

Ondorengo argazkian dago pauso honen emaitza:


Sartagikoa prest dagoenean, laberako balio digun ontzi zabal batean gure hostorea zabalduko dugu. Nik, berak dakarren papera ez dut kentzen. Honela ez da ontzira pegatzen.


Hostorearen gainean jarriko dugu sartagian egin dugun nahasketa, eta inguru guztian txukun-txukun zabalduko ditugu tomatearen zatiak.



Prest dago labean sartzeko. 180ºC-tan 20 minutu sartuko dugu. Eta hau da gure Teresa Tarta:


On egin!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure oharrak jasotzeko prest nago...