2015-09-02

Albondigak tomatearekin

Osagaiak:

- 500gr haragi pikatu (400gr txekorrarenak eta 100gr txerriarenak)
- hirina, 5 kutxaradaka
- ogi txigortua, 1 kutxarilakada
- gatza
- sagar laurden bat (golden baten neurrikoa)
- gazta birrindua (3 goilarakada)
- arrautza bat
- baratzuri xehetua, goilarakada erdia.

 Ontzi handi batean jarri aragia ondorengo osagaiekin: ogi txigortua, gatz pixkat, arrautza, baratzuri xehetua, gazta eta sagar birrindua. Nahastu ondo guztia eskuarekin, honela gelditu arte:


Ondoren, bolatxoak egin. Oso handiak ez izatea gustatzen zait niri, honela azkarrago frijitzen dira.


Bola horiek irinetan pasa eta ondoren, multzoka, sartagian frijitu.



Tomate saltsa goxoa prest izan, aurretik prestatuta, edo gustoko duzun tomate frijitu komertziala.


Eta azkenik, albondigak tomatetara bota eta egosten eduki saltsa horretan bost bat minututan.




On egin!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure oharrak jasotzeko prest nago...