Era askotara egin daiteke barazki menestra, nahi duzun adina konplikatu daiteke, baina gaurkoan, denbora gutxi dudanez, dendetan saltzen duten poltsa konjelatu horietako batekin egin dut eltze azkarrean. Azkarra, goxoa eta osasuntsua.
Goxoagoa ateratzeko nik patata pare bat botatzen diot, baina bota gabe ere ez da txarra ateratzen.
Erabili ditudan osagaiak:
Poltsa bat menestra konjelatu
Tipula erdi bat
Patata pare bat
Olio piskat
Gatz apur bat
Eltzea jarri sutan olioa berotzeko. Bertara bota tipula txiki-txiki eginda. Tipula bigundu bitarten patatak zuritu eta puskatan ebaki.Tipula bigundu ondoren, bota eltzera barazkiak zuzenean poltsatik (deskonjelatu gabe), patata puskak eta gatza. Buelta batzuk eman ondoren basokada bat ur bota gainera eta tapatu eltzea. 20 minutu pasa ondoren eginda dago.
Hurrengo batean, denbora gehiago dudanean, menestra dotoreago bat egingo det.
Gaurkoz, on egin...
baaaaaaaaaaaa nik ze naiden esatie, argazkian baino mahai gainean naio.Ta plater handian eta ondo beteta noski.jajaja
ErantzunEzabatu