2009-05-05

ENTSALADA AZKARRA

Askotan bezala, afaria jartzeko denbora gutxi nuen atzo, eta etxean dagoenarekin zerbait egin behar.
Hozkailua ireki eta bertan zegoenarekin entsaladatxo hau prestatu nuen, eta oso goxoa atera zitzaidan.

Erabilitako osagaiak:

Bezperako marrakoiak (sobrak)
Letxuga orri batzuk
Tomate bat
Idiazabal jatorriko gazta zati bat
Saltxitxoia
Oliba olioa
Gatz apur bat
Sagar ozpina (edo gustokoena duzuena)


Dena jarri ontzi batean, ondoren bota olioa, gatza eta sagar ozpina, eta ON EGIN !!!

1 iruzkin:

  1. neuk ere sobrakin ederki moldatzeko habilidadea zeukanat, familiakoa izango dun

    ErantzunEzabatu

Zure oharrak jasotzeko prest nago...