Aralarko San Migelen ingurura joan ginen.
Han egon ginen pagopean, freskura hartuaz, gure moduko beste "mendizale" batzuk inguruan genituela. Garai batean gurasoekin joaten ginen bezalaxe joan ginen: entsalada prestatzeko gai batzuk hartuta, patata tortila eta oilaskoa jateko, sagardoa, ardoa eta ura erateko, fruta postrerako (gazta ahaztu zitzaidan eramatea) eta aldizkaria eta kartak denbora pasarako.
Eskubian duzuen paisaia ikusten nuen bazkal ondoren toailan etzanda nengoela.
Han geundela ez ginen konturatu nolako beroa egiten ari zuen egun hartan.
Ederki egin zenuten, geuk ere "mendian" pasa genuen igande arratsaldea, goizean eta larunbatean kalea nahikoa zapaldu genuela eta. Ederki egoten zen itzalean. Bai horixe! Izan ere eguzkiak duen ederrena itzala da, niretzat behintzat.
ErantzunEzabatuZuhaitzen argazkia OSO polita da! Eta itxura ederra dute tortilak eta oilaskoak. Horrelako plan bat egin behar dugu hurrengo baterako!
Zu