2009-07-27

San Inazioak

Badatoz San Inazioak. Udako festa politenetakoak niretzat. Ez dugu gauza handirik egiten: familiarekin bazkaldu, aurretik marianito bat edo beste hartu ahal bada, arratsaldean "tio vivo"ak bisitatu txikiekin, su festak ikusi gauean, eta aspaldi, aspaldi, parranda egiten genuen.
Badaezpada ere, norbaitek ezagutzen ez badu ere, hemen jartzen dut San Inazioren Martxaren partitura. Euskaraz eta erderaz dago letra, eta entzun nahi baduzue youtuben agertzen dira bideo batzuk berau kantatuz, guztiak erderaz topatu ditut ordea tamalez.


Eta hemen, bideo bat Donostiako San Ignacio ikastetxeko ikasleek tanborradan kantua jotzen ikusteko:

Hurrengorarte...

3 iruzkin:

  1. Nik atzo erdi-azpeitiar bati bidaltzeko martxaren letra aurkitu nuen Interneten. Hemen pegatzea pentsatzen nuen, baina ez dit uzten eta azkenaldian oso alpertuta nabilenez, beste batean beharko du.
    Ah! Eta garai bateko ohitura on batzuk berreskuratu behar ditugu, San Inazio bezperakoak, batez ere.
    Ondo pasa zuk ere

    ErantzunEzabatu
  2. Orain utzi dit pegatzen. Informatika eta ni... misterios sin resolver.

    Iñazio
    gure patroi aundia
    Jesusen Konpañia,
    fundatu eta dezu armatu.
    Ez da ez etsairik jarriko zaizunik
    iñolaz aurrean gaurko egunean,
    naiz betor Luzifer deabrua
    utzirik infernua.
    Zure soldaduak dirade aingeruak,
    zure gidaria da Jesus aundia.
    Garaitu ditu zure konpañiak,
    etsaiak.
    Ez dauka fedeak ez kristau nereak
    ez dauka bildurrik iñungo aldetik.
    Iñazio or dago, beti ernai dago,
    armetan jarria, dauka Konpañia,
    txispaz armaturik bandera zabalik.
    Gau eta egun, guk guztiok pakea dezagun;
    beti, gau eta egun.

    ErantzunEzabatu
  3. LORTU DIÑAT, ez dun erraza izan niretzat baino lortu diñat

    ErantzunEzabatu

Zure oharrak jasotzeko prest nago...