2013-07-24

LURRUNETAN EGOSTEN...

Aspaldian nuen gogoa barazkiak uretan egosi beharrean lurrunetan egosteko tresnaren bat inguratzeko.

Joan den astean, azkenik, bilatu nuen argazkian ikusten duzuen tresna polita.

Zabaldu eta bildu egiten da, erabiltzen den eltzearen neurrira.

Lehenengo aldiz probatu nuenean azalorea eta esparrago berdeak egosi nituen berarekin, eta emaitza asko gustatu zitzaidan. Platerean bakoitzak nahi dituen moduan goza ditzake: olio gordinarekin, baratzuri frijituzko  olio erreareki, mahonesa saltsarekin...

Oso goxoa iruditu zitzaigun etxean.

Jatetxe baten behin honela jan nuen azalorea: pikilo piparren saltsa goxo batean azalore errebozatua. Izugarri goxoa!!!

Oso tresna interesgarria da, eta gainera 10 edo 15 minututan prestatzen da...

1 iruzkin:

  1. Gure etxeko lapiko batek berarekin zekarren gauzak horrela prestatzeko traste bat. Eta zertarako den? ba, armairuan traste bat gehiago edukitzeko, ez dut uste 2-3 aldiz baino gehiago erabili dudanik.
    Gauza gozoak prestatu eta on egin!!
    Aran

    ErantzunEzabatu

Zure oharrak jasotzeko prest nago...