2015-03-17

Errusiar ensaladilla

Familia giroan biltzen garenean, sarrera gisa gustatzen zait errusiar ensaladilla egitea.
Ez da lan handia hori prestatzea, eta are gutxiago zaila.
Eltze azkarrean egosi patatak (azala ondo garbituta aurrez uretan), arrautza batzuk, eta azenario bat edo bi.



Hori egosi bitartean, ontzi handi batean nahastu: latako hegaluzea, azeituna batzuk (laurdenduta), eta pipar gorria (zati txikitan egina). Niri izugarri gustatzen zait pipar gorriak ensaladillari ematen dion ikuitu berezia.



Beste osagai bat asko gustatzen zaidana "txaka" edo karramarro makilatxoak dira. Asko goxatzen dute.

Ondoren, patatak eta arrautzak egosi ondoren, eta hoztu direnean, nahastu aurretik prestatu ditugun osagaiekin.
Aurrez egina izan dezakegu, behar dugun egunaren bezperan adibidez, hau guztia. Plastikozko orri batekin eztali hozgailuan eta hurrengo egunean, jan aurretik, mahonesa saltsa nahastu.
Zoragarria gelditzen da!!

Plater hau ederra gelditzen da "picnic" moduan bazkaltzeko ere. Udan, hozgailu portatil horietako batean eraman beharra dago ordea, mahonesa izanik intoxikazio arazoak gutxitzeko.

On egin!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure oharrak jasotzeko prest nago...